Neurrien gida - GOBIK SUPERLIGHT
Prostatako minbiziaren informazioa
Egun gutxi falta dira Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartearen I. Bizkaia Bike Minbiziaren Aurka ospatzeko. Prostatako minbiziaren aurrean lehiarik gaberko lehen lasterketa birtuala.
Ekimenari hasiera emateko aurkezpen ekitaldi bat antolatu dugu datorren azaroaren 15ean, 11:00etan, Bilboko Bizkaia Plazan. Lasterketan parte hartzen duzuenoi eskerrak emateko topaketa bat izatea nahi dugu, eta hasiera emango dion zinta-mozketa egiteko aprobetxatuko dugu.
Horregatik, egun honetan zure partaidetza izatea nahi dugu I. Bizkaia Bike lasterketaren lehen metroak elkarrekin egiteko. Bat egin eta zure erronka Bilbon has ezazu!
Gogora ezazu! Zure kilometroak sare sozialetan edo Stravan parteka itzazu, #bizkaiacontraelcancer hashtagarekin batera.
Azaroaren 15ean, 11:00etan, Bizkaia Plazan zure zain egongo gara.