Jasoketa: Dortsalak eta oroimenezko kamisetak ekainaren 10etik (asteazkena) ekainaren 13ra (larunbata) bitartean jaso ahal izango dira, Bilboko Federico Moyúa Plaza kalea 4ko Forum Sport dendan, honako ordutegi honetan:
Ekainaren 10a, asteazkena: 17:00etatik 20:00etara
Ekainaren 11, osteguna: 17:00etatik 20:00etara
Ekainaren 12a, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Ekainaren 13a, larunbata: 10:00etatik 14:30era
Era berean, ekainaren 14an bertan ere jaso ahal izango dira, 09:30etik aurrera, Guggenheim Museoaren zabalgunean.
Gogorarazten dizugu izen-ematearen egiaztagiria aurkeztu beharko duzula dortsala eta kamiseta jasotzeko, ez da beharrezkoa inprimatuta eramatea, zure mugikorretik erakutsi ahal izango duzu.
Beste pertsona baten dortsala eta kamiseta jaso daitezke bere egiaztagiria aurkeztuz.
(Egiaztagiririk izan ezean, NANa).
Ezin baduzu ekitaldira joan, badago 0 lerroko dortsala eskuratzeko aukera; nahi duzun ekarpena eginez lagundu dezakezu, korrika egin beharrik gabe, baina minbiziaren aurkako helburura iritsiz.
Irteera puntua: Irteera Bilboko Guggenheim Museoaren zabalgunean izango da. Ekitaldia 10:30etan hasiko da.
Ibilbidea: Bilbao 2026 Martxaren bigarren edizioak 4 kilometroko ibilbidea izango du, laua, irisgarria eta oztopo arkitektonikorik gabea, adin eta gaitasun guztietako pertsonek ekitaldiaz gozatu ahal izateko.
Jarduera gunea: Irteera/helmuga gune berean jarduera-eremu bat egongo da, non elkarteari eta minbiziaren ikerketari buruz gehiago ezagutzeko aukera izango den.
Hornidura puntua: Guggenheim Museoaren zabalgunean hornidura-puntu bat egongo da; martxa amaitzean ura eta frutak eskainiko dira parte-hartzaileen hidratazioa eta energia bermatzeko.
2026ko ekainaren 14an Bilbon ospatuko den kirol-, jai-, elkartasun- eta familia-ekitaldia izango da. Martxa honen helburua bizimodu osasungarriak sustatzea eta prostatako minbiziaren prebentzioaren eta ikerketaren garrantziaz kontzientziatzea da.
Eguna: 2026ko ekainaren 14a
Hasteko ordua: 10:30 (tokiko ordua