Prostatako Minbizia liburuxka
Bizkaia Bike Maillota
Hasi da Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartearen II. Bizkaia Bike Minbiziaren Aurka. Prostatako minbiziari aurre egiteko lehiarik gabeko bigarren lasterketa da.Ekitaldi ludiko eta parte-hartzailea da, eta pertsona bakoitzak egin nahi duen erronka ezartzen dio bere buruari.2025eko azaroaren 14tik 23ra, lasterketaren egunetan, parte-hartzaileek banakako edo taldeko erronkak partekatu ahal izango dituzte, eta kilometroak batu prostatako minbiziaren aurrean.Egin bat eta ekin erronkari Bilbotik! Gogoratu zure kilometroak sare sozialetan #bizkaiacontrelcancer traolarekin partekatzea eta etiketatzea.Ekimenari hasiera emateko aurkezpen ekitaldi bat antolatuko dugu azaroaren 14an, 11:00etan, Bilboko Bizkaia plazan. Lasterketan parte hartzen duzuenoi eskerrak emateko eta prostatako minbiziari ikusgarritasuna emateko topaketa izatea nahi dugu. Bike-ri hasiera emateko, kilometroak batuko ditugu, bizikleta estatikoetan pedalei eraginez.Egun honetan gurekin egon zaitezen gonbidatzen zaitugu. Zure laguntzari esker, prostatako minbizia ikusaraztea lortuko dugu.Jantzi maillota eta egin bat erronka birtualarekin.Maillota urriaren 27tik aurrera banatuko dugu.